Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis


Categoría: Jardunaldi feministak

Granadako Jardunaldi Feministak

masterkas 27/10/2009 @ 12:38

Oraindik garaiz zaudete Abenduan Granadan izango diren estatu mailako Jardunaldi Feministetan izena emateko. Gipuzkoan, Medeak taldea ari da izen-emateen kudeaketa aurrera eramaten. Hemen duzue informazio gehiago.

Jardunaldien web orria: http://www.feministas.org/jornadas.html

Gazte feministak

masterkas 03/04/2008 @ 18:47


Irudia: www.gaztesarea.net 


Aurten Euskal Herrian burutuko diren IV. Jardunaldi feministen harira kolektibo ezberdinetako emakume gazteok batu gara eta proposamen bat luzatu nahi dizuegu. Jardunaldietan parte hartzeaz gain emakume gazteok biltzearen beharra ikusi dugu, eta horretarako emakume gazteon asanblada bat antolatu dugu. Bertan gaur egun bizi dugun egoera aztertuko dugu (eremuz eremu) baita antolatzen garen mugimenduen inguruko hausnarketa egin ere (gazte mugimendua edota neska gazte taldeena) eta ondoren  alternatibak proposatu eta erronka berriak definituko ditugu. Gure borroka indarberritzea beharrezkoa da eta horretarako guztion artean harremanak eraikitzea, hitz egitea, hausnartzea, komunikazio bideak zabaltzea... ezinbestekoa.

 

Horretarako, abiapuntu bezala, bidaltzen dugun testua hausnartzera gonbidatzen zaituztegu!

 

Asanblada apirilaren 11an Kukutza gaztetxean egingo dugu, animatu eta parte hartu!

 


Izena eman: gaztefeministak@gmail.com

 

Informazioa: gaztefeministak.blogspot.com

Euskal Herriko IV Jardunaldi Feministen web orria eta bloga

masterkas 03/03/2008 @ 17:43
 

Gero eta gertuago daude Euskal Herriko IV Jardunaldi Feministak. Duela hilabete batzuk proiektua zena, errealitate bihurtuko da laister, aurreko jardunaldiak ezkeroztik 13 urte pasa direnean.

Girotzeko, antolatzaileek ofizialki aurkeztu dituzte jardunaldien web orria eta bloga. Epea oraindik zabalik dago tailerrak proposatzeko! Adi-adi jarraituko dugu jardunaldien inguruko guztia, beraz ez degu uste azken aldia izango denik hemen honi buruz hitz egingo duguna.

***Ya están más cerca las IV Jornadas Feministas de Euskal Herria. Después de 13 años desde las jornadas anteriores, lo que hace unos meses era un proyecto poco a poco va convirtiéndose en una realidad. Para ir abriendo boca, las organizadoras han presentado oficialmente la web y el blog de las jornadas.