GORA EMAKUMEON IRRI ASKEAK!!!!!!
masterkas 25-11-2005 GTM 1 @ 12:52http://lesbOOm.blogspot.com
Zoritxarrez, gure gizartea sexista da. Eta euskal gizarteaz ari naiz. Kanpoko jendea heldu baino lehen ziur nago Euskal Herrian matxismoak bazuela ohorezko lekua herri guztietako plaza nagusietan.
Plazagizonek lortutako pribilegio oro andre orori ukatutakoak dira. Plazandre hitzak lekurik ez du gure hiztegian. Izan ere, emakume publikoaren esanahia, Akademiaren arabera, emagaldua da. Eta gaur egungo Akademiaz ari naiz. Ordua da akatsak zuzendu eta liranak baztertzeko, baita komunikabide aurrean barkamena eskatzeko ere.
Nor ausartzen da esaten bere lekutik, hau da, etxetik irtetzen ausartu den emakumea emagaldua dela? Emakume askea dela esango nuke nik.
Emakume askeok espazio publikoa aldarrikatzen dugu, politika egiteko prest eta prestatuta gaude. Gure bizitza eta gure gizartea antolatzeko era propioak ditugu, gure asmoa da, hain zuzen, ditugun ideia guztiak martxan jartzea; ez dago atzerako biderik. Orain Parlamentuan gaude, bihar ohorezko lekua izango dugu herri heldu eta argi honen imaginarioan.
Patriarkatua mundu osoan dago hedatuta. Hori dela eta feminismoak badu izaera internazionala baita internazionalista ere. Gure buruak askatzeko behar beharrezkoa da salatzea patriarkatuak gogor, bortizki eta sistematikoki deuseztatzen gaituela, bai indibidualki bai herri bezala. Premiazkoa da ulertzea zapalkuntza sexuala zapalkuntza politikoa dela. Premiazkoa da boterearen koraza blindatua gainetik kentzea, eta elkarbizitzarako eraikin berri baten estrukturak altxatu eta indartzea.
ainhoaterka

Meneame
del.icio.us
