AITA SANTUAREN SEXU FALIKO FANATIKOA

Penagarria benetan, behin eta berriro matraka bera entzun behar, guztiz ados nago Idurre Eskisabelek Berria-ko Amaren baten bere blog-ean dionarekin: Agerian utzi dute gizonezko heterosexualak direla haientzako gizatasunaren adierazpen gorena. "Ministerioan ordenatzeko hautagaiak heldutasun afektiboa erdietsi behar du", dio pasarte batean, eta horixe da bazterketarako irizpide nagusia. Hau da, andrazkoak eta gizonezko homosexual, bisexual, transexualak (etab.) ez bide gara kapazak heldutasun afektiborako, gizatasun osorako. Ez-gaiak gara. Gizon heterosexual paradigmatikoen bertsio kaskarra baino ez.
Sinestarazi nahi digute tendentzia guztietako sexu anitzeko disidenteok gizon heterosexual paradigmatikoen bertsio kaskarra baino ez garela.
Txarrena da jende gehienaren buruan oso sartuta dagoela ideia hori; soka luzea eta sendoa da itotzen gaituena.
Gaur gure gizartean badugu Vatikanotik datorren fanatismo sexualaren adibide argi bat, eta Mari Jose Urruzola, Euskadiko Alderdi Feministako kidea jasaten ari den erasoaz ari naiz: Neskeei zuzendutako gidan, sexuaz hitz egiteko orduan, nesken arteko harreman sexuala planteatzen zuen berak. Eta hori pekatu mortala da! Okurritzea ere!
Izena duen guztia bada. Ez-gaiak, eta ikusezinak, horrela behar gaituzte? Ba jai daukate, gu bagara eta bagara gai mundu eder bat eraikitzeko!
masterkas @ 12:02
Un Comentario »
A ze gustora nabilen zuek idatzitakoak irakurtzen artelekuko ordenagailuetan! :)))
Mezu bat utzi nahi nizun blogarin, ainhoa, baina ezin dut, spam egiten ari naizela uste du robotak :DDD Saiatuko naiz berriz ere bidaltzen beste leku baten...
Goian diozunarekin bat nator; politikarien eta goi-mailako aginterien irudia hori da, erdi-mailako gizon osasuntsu eta heterosexualarena. Hori aldatzeko eta gizon eta emakumeen rol estuekin amaitzeko izugarri polita iruditzen zait familia kontzeptu ezberdinak eraikitzea!
Vatikanoak zoritxarrez izugarrizko eragina du gure eguneroko bizitzan, nahiz eta eragin hori ondo izkutatuta egon.
musu handi bat*

Meneame
del.icio.us

ireneterka — 02-12-2005 - 18:06:54 GMT 1