NOR NAIZ?
masterkas 15-12-2005 GTM 1 @ 16:56
Pertsona hitzaren esanahia maskara omen da. Guztiok daramagu gainean jarrita maskara bat edo beste. Guztioi erakusten digute txikitatik zelan jokatu behar dugun nortasun konkretu bat eraikitzeko. Ez da gauza bera mutila edo neska izatea. Estereotipoak barneratzen ditugu, eta horien arabera sortzen goaz gure izaera, eta horrek mugatu egiten gaitu tamalez.
Pasa den asteburuan izan ziren Valentzian Lesbianismoari buruzko topaketak, Politika Lesbikoak izenpean. Oso aberasgarria iruditu zitzaidan eztabaidatu zen guztia. Horri buruz bideo bat egiten ari naiz, eta aurrerago, hurrengo egunetan apika, gehiago sakontzea gustatuko litzaidake, zuek irakurri ahal izateko blogarian bertan ponentzia ezberdinen laburpenak.
Buruturiko ekintzen artean bat aukeratuko nuke: hamabost neska edo bildu ginen performance bat egiteko, gizonez mozorrotu ginen eta gizonen moduan jokatu genuen ordu batzuk. Emaitza harrigarria izan zen, denok ohartu ginen erabat baldintzatuta gaudela jaiotzatik, gizarteak derrigortzen gaituela genero murritzen espektakuloan parte hartzera; inposaturiko araua betetzen ez badugu agertokitik kanpo kokatzen gaituzte, protagonismo guztia kentzen, gure aukera baztertzen, gure izaera epaitzen.
Gizon eta emakume kategoriak apurtu behar direlakoan nago nortasun libreago bat eraikitzeko, gorputzaz nahi dugun moduan gozatzeko, beste jendearekin aurreiritzietatik baino haratago harremantzeko.
Primeran pasatu genuen, emozioz beteriko komunikazioa izan genuen. Benetan iraultzailea, dibertigarria eta sakona saioa.
Maskararen atzean hamaika aurpegi daude.
Nor naiz?

















Meneame
del.icio.us

Asko gustatu zait artikulu hau, argazkiak benetan politak dira! Zorionak, Ainhoa!
Interes handiz irakurriko ditut ponentzien laburpenak.
Mila esker lan hau gurekin konpartitzeagatik! ;))))****
Kaixo:
Nor nazi? Artikulua irakurri dut. Atzo hain zuzen ere Ainhoarekin egon nintzelkao honi buruz hitz egiten. Ainhoa zorionak ze pila bat gustatu zait. Dena den, aipatu oso interesgaria izango litzatekeela horrelako zerbait hemen egitea. Guk, Medeak taldekoek lehenengo tailera drag king-a eman genuena Ehgam eko akanpadan izan zen et aoso ondo atera zen, ekainak 28an ere gutxi batzuk manifarako trabestitu ginen, beraz animaturik bazaudete eta taldetxo bat elkartzen bagera zerbait egin genezakeen. zer iruitzen?
TXurrus, Medeak-eko kidea
Ni prest nago zeozer egiteko. Noizko orduan?
Aupa Medeak!