EMAZTEON HITZA Lehenengo hausnarketa

EMAZTEON HITZA
Lehenengo hausnarketa
Abenduaren 17an, Bilgune Feministak Emakume abertzaleon III. Topaketa Feministak antolatu zituen Bilbon, Gatazkaren konponbidean emakumeon hitza izenburupean, hain zuzen.
Euskalduna Jauregian banatu zuten txostenean hala diote: Emakumeok gure bizi baldintzen eta dugun espazioaren inguruko gogoeta burutzerako orduan, ezinbestekoa bihurtzen zaigu indarrak batu eta ildo komunetatik abiatzea. Sistema patriarkalaren zapalkuntzarekin amaituko badugu, gugandik, emakumeongandik abiatutako bidetik izango baita.
Sare zabal baten beharra ikusten dute Bilguneko kideek, komunikazioz eta proiektu errealez ehundua izan behar den sarea. Euskal Herri parekidea eraikitzeko beharrezkoa den sarea: Finean, zapalkuntza estrukturalak kolektiboki eraldatzeko.
Beste alde batetik, Euskal Herrian bizi garen emakumeon egoera eta bizi baldintzetan oinarritutako eskubideen gutuna osatu behar dugula diote Bilgune Feministakoek. Bilguneko partaideen ustez, Euskal Herriak bizi duen gatazka izan behar dugu kontuan gutuna idaztean.
Bale, Euskal Herrian bizi gara, inperialismoaren menpean bizi ere. Munduko herri guztietan bezala patriarkatuaren bortizkeria pairatu behar dugu hemen ere. Estatu Patriarkalak kalte baino ez digu egiten, arnasa hartzen lortzen dugun unean ito egiten gaitu: gure askatasun nahiak sistematikoki zapaltzen, gure diskurtsoak isilarazten, gure ekintzak zigortzen. Premiazkoa da Sistema Patriarkalaren aurka eguneroko borroka antolatzea, horretarako emazteok sareak ehundu behar ditugu, erabili beharreko taktikak eta estrategiak adostu eta borobiltzeko.
Libro eta duintasunez bizi nahi dugu, eta kitto!
Ados, baina norberak bere buruari galdeketa zuzena egin behar diolakoan nago, zeren abstrakzioaren hutsunean erortzeko arriskua oso handia da. Eta ez dago astirik noraezean galtzeko. Denbora gehiegi eman dugu itxaroten, eta itxaropena ere galzorian dugu. Pentsamendutik ekintzara doan zubia gurutzatzeko unean argi izan behar dugu non ditugun oinak, argi izan behar dugu zeintzuk diren eman beharreko pausuak, bat bi bat bi: lehenengo pausua emazte oro askatzeko emanez, eta gero gerokoa.
Ez dut maite emazteon zapalkuntza onartzen duen herria.
Ez dut inoiz defendatuko emazteon zapalkuntzarekin amaitzea helburu ez duen gizona, nahiz eta euskaldun jatorra izan.
Hona hemen nire buruari egiten diodan galdeketa:
1. Nork edo nortzuk idatziko dute Euskal Herrian bizi garen emazteon eskubideen gutuna?
2. Nor demontre da luma eskuan hartuz Euskal Herriko emazte guztion bizi egoeraren testigantza hartu, idatzi, eta zabalduko duena?
3. Non bilduko gara (eta espazio fisikoaz ari naiz) hitzez hitz gutunaren esaldi bakoitza eta guztiak osatzeko?
4. Prest gaude emazteok asanbladaren zentzua berreskuratzeko?
5. Alderdietan militatzen ez dugunok aukera izango dugu izkribuaren bazter baten sikiera gure ideien eta asmoen aztarnak usteko?
6. Disidentziaren barruko disidentziaren pentsaera islatuko da diskurtso ofizialean?
7. Gizonek badute zer esanik?
8. Aita politikoen gomendioak jarraituz sigla murritz eta askotan ulergaitzak dituen hizkuntzara mugatuko ditugu amaren izen eta izan anitzak?
ZUTIK EMAZTEOK
ZUTIK...
EMAZTEEN HASERRE OIHUA
MUNDUAN ENTZUNEN DA
INDARRA DUGU EMAZTE
MILAKA BIL GAITEZEN
masterkas @ 15:40
Comentarios(2) »
Lo siento mucho, no entiendo el basco, pero me encantaria saber de que hablais en este articulo, me ha llamado la atencion el simbolo, ese triangulo que se forma con las manos. Segun tengo entendido, es para recibir luz metafisica, ...me podeis informar de que va eso? Estoy muy interesada y os agradezco vuestra respuesta. Un cordial saludo y un abrazo, Lily
Ainhoaterka — 10-01-2006 - 12:00:29 GMT 1
Hola Lily:
No tiene nada que ver con la metafísica. Más bien se aleja de la espiritualidad, del dios de los hombres, para acercarse a la materia, mater, vida. Es un triángulo, digamos que es la forma del monte de venus, un símbolo de nuestra sexualidad. Se acompaña de una canción cuyo mensaje es: Levantate mujer, y rebélate.
El texto es un resumen de unas jornadas feninistas que se celebraron en Bilbao, en el Euskalduna. Donde se planteó la necesidad de hablar, desde una voz de mujer, sobre el conflicto político que vivimos en el Pais Vasco.
Si te interesa algo más, sigue preguntando.
Un saludo
Ainhoaterka

Meneame
del.icio.us

Lily — 08-01-2006 - 20:21:28 GMT 1