Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis


MAIATZAK 17: HOMOFOBIA ETA TRANSFOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

masterkas 17-05-2006 GTM 1 @ 11:08

Hi! Marikoia al haiz? Mutilak ez ditek negarrik egiten!... nik errespetatzen ditut, neregana urbiltzen ez diren bitartean... homofobia? Jada ezkondu daitezke eta! Eta baita haurrak adoptatu ere! Zer gehiago nahi dute?... Ikusi al ditun Ane eta Itziar? Bollerak ditun!... bakoitzak erabakitzen du zer izan nahi duen... entzun al duk Aritz marikoia dela? Ez nauk gehiago aldageletan bere aurrean biluztuko, bada ezpada... Aitziberrena ikusita zegoen, egun osoa mutilen artean futbolean jolasten pasatzen du eta!... ikuste al dun tipo hori? Lehen neska omen zen...
Maiatzak 17an homofobia eta transfobiaren kontrako nazioarteko eguntzat proposatu da. Zergatik? artikuluaren hasieran idatzitako esaldiak, homosexual eta transexualek egunero entzun eta jasan beharreko hitzak dira. Orain, batzuk kalera ateratzen diren ezkero...onartua dagoela dirudi, jende gehienak errespetatzen duela dio. Benetan ala dela uste duzue? Onartzen dugula? Eta txisteak? Eta zergatik mutil bat beste bat iraintzeko MARIKOIA! Erabiltzen du? Eta zergatik ez dugu nahi gure inguruko inor homosexuala edo transexuala izatea? Imaginatzen al duzue neska bat eta mutil bat larunbat gau batean taberna batean muxukatzen, laztantzen, bata bestea sobatzen... egoteagatik irainak jaso behar balituzkete? Edo kaletik eskua emanda paseatzeagatik?
Nire lagun batek zihoen bezala: ez gaituzte errespetatzen batzuk toleratu egiten gaituzte, baina nik ez dut tolerantziarik nahi. Honek, besteak nire gainetik daudela esan nahi baitu eta ez errespetatzen gaituztela.
Orain dela 15 urte, 1990eko maiatzak 17an homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik betirako ezabatuak izan ziren. Orain, egun hau aldarrikatu behar dugu gure buruetatik homofobia eta transfobia betirako ezabatu eta desager dadin.

Meneame | del.icio.us

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>