IKERKETA BEKARAKO LEHIAKETA: "EMAKUMEAREN PRESENTZIA BASAURIKO LANTEGIETAN"
Basauriko Udaleko Emakumearen Aukera Berdintasuneko Arloak ikerketa-beka bat emateko deialdia egiten du, Basauriko emakume askok lantegietan bizi izan zuten inklusio-esklusio bilakaera ikertzeko xedearekin. Izan ere, eskualdeko industrializazioa gertatu zenean lanean hasi ziren emakume asko kanporatuak izan ziren gero birmoldaketa garaian.

1. Lanaren gaia honako hau izango da: emakume langileek, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko industrializazio aroan, eskualdeko lantegietan izan zuten parte-hartzea aztertzea.
2. Beka norbanakoei nahiz taldeei ematen ahal zaie. Bestalde, ikerketa historiko, ekonomiko, hezkuntzako, laneko edo diziplina anitzekoa izan daiteke.
3. Beka jasotzeko aukera izateko parte-hartzaileek gehienez ere 10 orriko ikerketa proiektua aurkeztu beharko dute Basauriko Udaleko Erregistro Nagusian irailaren 30a baino lehen, lagina honela inskribatuko da erregistroan: BASAURIKO LANTEGIETAN EMAKUMEEK IZAN DUTEN PRESENTZIARI BURUZKO IKERKETA BEKA.
4. Proiektuak izenburua eta goiburuarekin sinatuko dira eta goiburu bera daraman gutunazal itxiarekin batera aurkeztuko dira. Gutunazalaren barruan egilearen izen-abizenak edo taldekide guztiena, helbidea eta telefono zenbakia sartuko da.
5. Euskadiko Autonomia Erkidean ofizialak diren bi hizkuntzetatik edozeinetan idatzi daiteke proiektua. Lerroarteko tarte bikoitza utzi eta orrialde bakarretik idatzi behar da.
6. Proiektua hautatzen duen Epaimahaia honako kide hauekin osatuko da: Berdintasun Arloko zinegotzi Delegatua, Berdintasun Teknikaria, Historian aditua den norbait, Berdintasun Kontseiluaren ordezkari bat eta Jabekuntza Eskolaren ordezkari bat.
7. Bekaren kopurua 6.215 eurokoa izango da eta ordainketa bi zatitan egingo da: % 50 proiektua hautatzean eta beste % 50a azken txostena ematean.
8. Hautatutako proiektua lehiaketaren ebazpena egin eta ondorengo hilabeteetan egingo da. Edonola ere, ikerketaren azken txostena 2007ko apirilaren 30a baino lehen aurkeztuko da.
9. Aldez aurretik, Berdintasun Arloak beka eman gabe geratuko dela erabaki dezake, aurkezturiko proiektuek baldintzak betetzen ez dituztelako, gutxieneko kalitaterik ez dutelako edo positiboki baloratzen ez direlako.
10. Lanak argitaragabeak izango dira. Berdintasun Arloak saritutako lana erabiltzeko eskubidean izango du, zatika edo osorik eta edozein formatutan.
11. Bekarik jaso ez duten proiektuak egileak berak edo baimendutako pertsona batek jaso ahal izango ditu, Basauriko Udaleko Berdintasun Arloko bulegoetan 2006ko abenduaren 31a arte.
12. Honako oinarri hauetan hartutako konpromisoak bete ezean, beka kendu, eta behar izanez gero, gastatutako kopurua itzuliko da.
13. Beka honetan aurkezteak oinarri hauek osorik onartzen direla esanahi du.
14. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko edozein egoerari buruzko erabakia Epaimahaiak hartuko du.
Informazio gehiago:
Anabel Sanz del Pozo
Berdintasun Teknikaria/Técnica de Igualdad
Basauriko Udala/Ayuntamiento de Basauri
Kareaga Goikoa 48970 Basauri
Tlfnoa: 94-4666300 Faxa: 94-4666335
masterkas @ 13:33

Meneame
del.icio.us
