Programazio ikusgarria Basauriko Jabetze Eskolan!

Zorionak Basauriko Jabetze Eskolakoei prestatu duten egitarau interesagarriarengatik. Hara bizitzera joatea pentsatu dugu! ;-) Jarraian kopiatzen dugu pdf dokumentuan jasotako informazioa. Bukaeran, pdf artxibo hori eskegi dugu nahi baduzue jaitsi eta e-mailez zabaltzeko interesa izan dezakeen edozein emakumeri bidaltzeko.
***Ildoa: Feminismoa***
MINTEGIA: Feminismoa, jakintza-alor anitzeko ikuspuntua: Ekonomia, Kultura aniztasuna, Historia eta Ekologia
2 kreditu
1. Modulua: Ekologia eta feminismoa
0,5 kreditu
Ekologia eta feminismoaren artean, zerikusirik ba ote dago? Ikuspegi bien arteko harremanak, elkar ulertzeko aurkitzen dituzten trabak eta beraien erlaziotik eratortzen den elkarrekiko aberasketa aztertuko ditugu. Ekofeminismoa sortu zen unean geldituko gara eta korronte nagusiak aztertuko ditugu, bere ekarpenak eta etorkizuneko ikuspegiak eztabaidatuz.
Data: Ostirala, otsailak 15, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, otsailak 16, 10:00etatik 14:00etara
Prestatzailea: Alicia H. Puleo
2. Modulua: Gaur eguneko genero ereduen eraikuntza historikoa
0,5 kreditua
Ikastaro honetan, etxeko andre eta amatasunaren eredua nola sortu zen eta denboran zehar izan duen blakaera aztertuko dugu, horretarako lehenengo, aurrekariak ezagutuko ditugu, eta gero, maskulinitate/feminitate eredu berriak nola garatu diren, eta bereziki, beren une gorena XX mendean nola lortu duten.
Data: Ostirala, martxoak 14, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, martxoak 15, 10:00etatik 14:00etara
Prestatzailea: Miren Llona
3. Modulua: Feminismoa eta kultura aniztasuna
0,5 kreditu
Ikastaro honek, feminismoak eta kultura aniztasunak gure mundu honetan planteatzen dituzten arazo sahiestezinetara hurbiltzen lagunduko digu, eta baita, bi ikuspuntu horietatik nola azter ditzakegun erakutsiko digu.
Data: Ostirala, apirilak 18, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, apirilak 19, 10:00etatik 14:00etara
Formatzailea: Teresa Maldonado
4. Modulua: Neskek ez al dute ekonomiaz ulertzen?
Ironiaz mintzatzen zen George Elliot bere Middlemarch (19871) nobelan, emakumeen ustezko ezgaitasun interesatuaz, ekonomiari begiratzea, hori bistaratu egin behar dugula, izendatu, kritikatu, proposatu, horri buruzko iritzia eman... hau da, ez dugu ekonomia borroka feministatik kanpo dagoen zerbait bezala ikusi behar.
Data: Ostirala, maiatzak 16, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, maiatzak 17, 10:00etatik 14:00etara
Prestatzaileak: Amaia Perez Orozco eta Sira del Río
***Ildoa: Elkartasuna eta trukea***MINTEGIA: Mundua ulertu eta itxuraldatzeko gakoak
2 kreditu
Data: Ostegunetan, 17:00etatik 19:30etara. Otsailaren 7tik ekainaren 5era
Prestatzailea: Cecilia Von Saden
Mundua, lehenengo, ulertu ahal izateko, eta gero, eraldatu ahal izateko, jarrera eraginkorra behar da, gaur egunean ematen den elkartasuneko eta lankidetzako egoera ezagutu ere. Ikastaro honetan, guzti hau garapenaren ikuspuntu feminista batetik eta Iparra-Hegoa harremanen ikuspuntutik landuko da.
- 1. Modulua: Elkartasuna
- 2. Modulua: Garapena
- 3. Modulua: Garapenerako lankidetza
- 4. Modulua: Garapenerako hezkuntza
- 5. Modulua: Garapenean, lankidetzan eta hezkuntzan genero ikuspegia
MINTEGIA: Afrikako emakumeen literatura
2 kreditu
Data: Asteartetan, 19:00etatik 21:00etara. Otsailaren 5etik maiatzaren 27ra
Prestatzailea: Marina Santacoloma
Mintegi honetan, Afrika mendebaldeko (Senegal, Nigeria...), Afrika Ekialdeko (Somali, Tanzania...), eta Hego Afrikako emakumeen gaur eguneko literatura ezagutzeko bidea egingo dugu. Beren ahozko eta idatzizko literatura eta beste adierazpen kulturaletara hurbilduko gara, afrikar emakumeak hobeto ezagutzeko lagunduko baitigute.
Parte-hartze eta konpromisorako jarduerak
Emakumeak eta aniztasuna jarduerak
Esparrua irekia da; bildu, jakintza eta bizipenak trukatu nahi dituzten adin eta jatorri guztietako emakumeentzako esparrua; emakumeen eta, bereiziki, Euskal Herriko eta kanpoko emakume etorkinen egoeraz ohartzeko.
Taldea ostegunero biltzen da 19:30etan eskolan.
***Ildoa: Kultura berdefinitu***
MINTEGIA: Emakume artisten bidez gaur egungo artera hurbiltzea
0,5 kreditu
Data: Ostirala, maiatzak 9, 16:30etatik 20:00etara, eta larunbata, maiatzak 10, 10:30etatik 19:00etara (bazkari "artistikoa" barne)
Prestatzailea: Patirke Arenillas
Beraien ideia eta obrekin panorama iraultzatu zuten emakume artista feministen lana aztertuz eta gaur egungo emakume artisten obrara hurbilduz gure sormena garatzeko eta gogoeta kritikoa sustatzeko baliabideak eskuratzen saiatuko gara.
Parte-hartze eta konpromisorako jarduerak"Los monólogos de la vagina" antzezteko taldea
Eskolako ikasle talde bat Eve Enslerren lana entseatzen ari da, "Los monólogos de la vagina". Basaurin, martxoaren 14an ikusi ahal izango dugu.
Zuzendaria: Josune Montón
***Ildoa: Berdintasunean komunikatzen***MINTEGIA: Emakumeak komunikatu nahian
Guztira 3 kreditu
1. Modulua: Jendaurrean hitz egiteko teknikak
kreditu 1
Komunikazioaren prozesua aztertuko dugu, eta nahi genukeen bezala komunikatzea eragozten diguten beldurrak eta trabak identifikatuko ditugu. Behin zailtasunak identifikatu ondoren, jendaurrean hitz egiteko zenbait teknika xume probatuko ditugu, entzuleak eta aurkitu gaitezkeen egoera ezberdinak kontuan izanda.
Data: Asteartetan, 19:00etatik 21:00etara. Otsailaren 5etik apirilaren 22ra
Prestatzailea: Miriam Ocio
2. Modulua: Sexismoa hizkerankreditu 1
Hizkerak errealitatea antzeman eta ulertzeko moduan eragiten du: gure pentsaera baldintzatzen du, eta munduaren gure ikuskera zehazten du. Hizkerak ez du sexurik, baina tradizionalki, hizkeraren erabilerak maskulinoa azpimarratzeko bidea eman du, eta unibertsal kategoriara igo du. Horregatik diogu hizkuntza sexista dela, eta emakumeen eta gizonen arteko diferentzia ezartzen duela.
Data: Asteartea, maiatzak 13, 19:00etatik 21:00etara eta maiatzak 20, 19:00etatik 21:00etara
Prestatzailea: Miriam Ocio
3. Modulua: Emakumeak eta gizonak komunikabideetan
kreditu 1
Komunikabideak sozializaziorako eragile indartsuak dira, eta erabakigarriak suertatzen dira maskulinotasuna eta femeninotasuna erikitzeko orduan. Ikastaro honetan, sozializazioko mekanismo horiek nola jokatzen duten aztertuko dugu, eta komunkazioko prozesu horietan nola esku har dezakegun diskurtso menperatzaileei erantzun, eta gure mezu propioak zabaltzeko.
Data: Ostegunetan, 18:00etatik 21:00etara. Otsailaren 28tik apirilaren 24ra
Prestatzailea: Irene Ormazabal
***Ildoa: Nortasun eta subjektibotasun femeninoak***
Guztira 3 kreditu
MINTEGIA: Nire ni femeninoa
1. Modulua: Nire bizitzako historia
kreditu 1
Emakumeen garapen ebolutiboan eragina dute generoaren mezu ezberdinak. Ikastaro honetan zera aztertuko dugu, nola eraikitzen garen bizitzea egokitu zaigun garaiko femeninotasunaren mugen barruan. Bizitzako etapa bakoitzean ikasten goazen gaitasun emozionalak eta aurre egin beharreko gatazkak identifikatuko ditugu. Emakumeen iraganeko eta etorkizuneko bizitzari gainbegiratu bat emango diogu, generoaren ikuspuntutik.
Data: Ostirala, otsailak 22, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbata, otsailak 23, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara
Prestatzailea: Norma Vazquez
2. Modulua: Jabekuntzatik kanpo uzten nauten sentimenduak eta bizipenak
kreditu 1
Sentimenduak femeninotasunari esleitutako alorra da, baina gutxi ezagutzen ditugu, eta oraindik gutxiago gobernatzen ditugu. Askotan, gure erantzun emozionalek nahasi egiten gaituzte, ez bait dakigu nola ulertu behar ditugun. Gainera, zenbait sentimenduk "fama txarra" dute, ukatu egiten dira eta zapaldu, eta modu horretan, sentitzen ditugunean errudun sentitzen gara, eta nahasmendua handitu egiten da.
Data: Astearteak, apirila 8 eta maiatzak 6, 18:15etik 20:45era
Prestatzailea: Norma Vazquez
3. Modulua: Komunikaziorako gaitasun emozionalak
kreditu 1
Behin sentimenduak ezagutu eta aztertu ondoren, horiek gobernatzeko gaitasuna eskuratzea da egin beharrekoa, eguneroko gatazkei aurre egiteko gure bizitzako alor desberdinetan pertsonalean, lanean, gizartean... Tailer honetan bilatzen dena da, parte hartzaileak zenbait egoera bizi ditzatela, horrela, negoziatzeko balioko dieten zenbait gaitasun emozional garatzeko aukera izan dezaten, eta pertsona esanguratsuekin negoziatzeko orduan, beren alde indartsuak eta ahulak identifika ditzaten.
Data: Ostiralak, maiatzak 23 eta 30, 16:30etik 21:00etara, eta larunbatak, maiatzak 24 eta 31, 9:30etik 14:00etara
Prestatzailea: Norma Vazquez
Argibideak eta izena emateko
Tfnoa: 944 260 340
E-mail: jabekuntzaeskola@basauri.net
Matrikula: Lekuak mugatuak dira. Talde bakoitzerako, gutxieneko pertsona kopurua 10ekoa da. Izena emateko, Emakumeen Jabekuntza Eskolan (Axular kalea, 28) galdetegi bat bete behar da eta ikastaroa ordaindu (ikastaro bakoitzeko 5 euro, eta oinarrizko errenta jasotzen duten emakumeek %50eko deskontua izango dute). Dirua ordaintzekotan, baxarik izanez gero, ez da dirurik itzuliko.
Izena emateko epea: urtarrilaren 21etik otsailaren 1era
Izena emateko epealdian jendearentzako arreta ordutegia:
Goizez: Astelehen, astearte eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara
Arratsaldez: asteazken eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara
Ikastaroetara datozen eta aprobetxatzen dituzten emakume unibertsitariori kredituak emango zaizkie
Mintegietan, izen-ematea mintegi osorako edo moduluka egin daiteke
masterkas @ 23:35 Tags: jabetze_eskola basauri feminismoa formazioa ekonomia artea ekofeminismoa ekologia
Comentarios(3) »
Neri be, aurtengo programa izugarri ona iruditu zait eta zenbait modulotara apuntatzeko irrikitan nago
irene - masterka — 21-01-2008 - 13:52:56 GMT 1
Nik eman dut izena hasierako lau moduluetan. Ia elkar ezagutzeko aukera dugun! ;-)
Aitziber — 29-01-2008 - 19:31:26 GMT 1
Zeuen sarrera erabili dut nere blogean presaka jarri baitut formakuntza honi buruzko informazioa,
ZUK ZEUK EMATEN DUZUN MODULOAN AUKERA IZANGO DUGU ELKAR EZAGUTZEKO, erratuta ez banago.
AGIAN AURRETIK BE egongo gara, lehenengo lauetan ere egongo naizelako! (espero)

Meneame
del.icio.us

Aitziber — 18-01-2008 - 19:26:00 GMT 1