Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis


ZORIONAK SAREINAK

^^^

zorionak-sareinak.jpg

Sexua-generoa zutabeei eusten dieten kategorien zurrunbiloari beste buelta bat ematen badiogu, hau da, araua hausten badugu eta geure buruari degeneratua izateko plazera onartzen badiogu, orgia intelektuala infinituraino askatzen da

Degeneratuak gara, gure izate eta desiatzeko moduaz harro egonda, patriarkari mozorroa kentzen diogun neurrian, eta bere botere zein menderatze taktika –derrigorrezko heterosexualitatea kasu-, agerian uzten ditugun neurrian

Ikus-entzunezkoen ekintza honen helburu nagusiak Emanaldi Patriarkalaren Antzokiko butaketan eseritako publikoari erronka egitea eta gurekin feminismoa berriz irudikatzera bultzatzea dira

^

Zorionak

Sareinak!!!

 

Urtebete egin du Sareinak blogak

eta larunbat honetan Deustun ospatuko dugu. Bazatoz?

Hasteko performance tallerraren barruan arte feministari buruzko bideo batzuk ikusiko ditugu. Hauei buruz hitz egin eta Ainhoaren sorkuntza lanekin amaituko da tallerra. Gero kalejira egingo dugu BoTaPa samba taldearekin Deustuko kaleetatik. Jarraian Kontainer aretora bueltatuko gara Herr Doktor Fleming antzerki taldearen lana ikusteko. Azkenik, Brindis-luntxa egingo dugu eta Placida Ye-Ye D.J.aren saioa izango da menu honen postrea.

Animatu zaitezte eta etorri!








masterkas @ 11:20 Tags:

MeneameMeneame | del.icio.us

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>