Gazte feministak

Irudia: www.gaztesarea.net
Aurten Euskal Herrian burutuko diren IV. Jardunaldi feministen harira kolektibo ezberdinetako emakume gazteok batu gara eta proposamen bat luzatu nahi dizuegu. Jardunaldietan parte hartzeaz gain emakume gazteok biltzearen beharra ikusi dugu, eta horretarako emakume gazteon asanblada bat antolatu dugu. Bertan gaur egun bizi dugun egoera aztertuko dugu (eremuz eremu) baita antolatzen garen mugimenduen inguruko hausnarketa egin ere (gazte mugimendua edota neska gazte taldeena) eta ondoren alternatibak proposatu eta erronka berriak definituko ditugu. Gure borroka indarberritzea beharrezkoa da eta horretarako guztion artean harremanak eraikitzea, hitz egitea, hausnartzea, komunikazio bideak zabaltzea... ezinbestekoa. Horretarako, abiapuntu bezala, bidaltzen dugun testua hausnartzera gonbidatzen zaituztegu! Asanblada apirilaren 11an Kukutza gaztetxean egingo dugu, animatu eta parte hartu! Izena eman: gaztefeministak@gmail.com Informazioa: gaztefeministak.blogspot.com
masterkas @ 18:47 Tags: gazte_feministak feminismoa gazteak jardunaldi_feministak
Un Comentario »
BOZKATU INICIATIVA FEMINISTA
WWW.iniciativafeminista.com

Meneame
del.icio.us

iniciativa_feminista — 29-05-2009 - 10:58:53 GMT 1