"Kalean uso, etxean otso" indarkeria matxistaren inguruko gogoeta gazteekin
masterkas 29-04-2008 GTM 1 @ 09:50 Tags: violencia_sexista biolentzia indarkeria_matxista antzerkia
"Emmak jasandako indarkeria matxista erasotik abiatuta, beste hamaika emakumek jasandako erasoei eta hauen bizipenei ahotsa eman nahi diegu. Musika, dantza eta zuzeneko testigantzek hausnarketa eta eztabaida sortuko dute; horrez gainera, pentsarazteko izango diren irudi, ideia eta sentimenduak adieraziko ditugu. Maitasunaren ederrenetik, irainen zulora jaitsiarazi eta tratu txar fisikoen oinazeetan murgildu gara.
KALEAN USO, ETXEAN OTSO esaera zaharrak, egoera mingarri hau ondo adierazten du. Ikuskizun honen bitartez hausnarketari tarte eman nahi diogu, gizarteak halako egoera eta jarrerak normaltzat har ez ditzan, eta errotik ateratzeko."
- Antolatzailea: Donostiako Udaleko Berdintasun Saila
- Laguntzailea: Musika eta dantza eskola, Donostia kultura, Giza eskubide saila
- Zuzendaria: Aizpea Goenaga
- Ekoizlea: Blanca Zaragüeta
- Antzezlea: Emma Larreta
- Testigantzak: 11 emakume
- Koreografoa: Ana Remiro
- Musika: Iñaki Salvador
Pasa den astean egin ziren obra honen lehen emanaldiak eta emaitza interesgarriak egon dira: orduak eztabaidatzen gazte eta helduekin, emozio pila bat... Bigarren fasean sartu da orain obra: proiektu hezitzailea zabaldu eta beste herri eta hirietan eskaini; horrekin batera, unitate didaktiko bat prestatzen ari dira arduradunak lehen emandietako materialarekin.
Emma Larretaren ausardia eta esku-zabaltasuna azpimarratu nahi genuke; bere gorputzean eta era guztiz bortitzean indarkeria hau sufritu eta gero, zerbait polita eta eraikiorra egin nahi izan du beste emakume eta gizonekin konpartitzeko; beste inori horrelakorik gertatu ez zaion. Besarkada haundi bat berarentzat hemendikan! ;-)
*Estekak:

Meneame
del.icio.us
