- ERAKUSKETA "HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIAREN AURPEGIAK"
- Antolatzailea: EHGAM / Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua
- Non: LUGARITZ Kultur Etxea – Antigua – Donostia
- Noiz: 2008ko Maiatzaren 7tik 20ra
- ERAKUSKETA:
- EHGAMek hogeitamar urte baino gehiago daramatza heterosexismoa borrokatzen. Denboraldi horretan gauza batzu aldatu dira, dudarik gabe. Hala ere, homofobia, lesbofobia eta transfobia adierazpenak oraindik ere ematen dira, eta mehatxu bat izaten jarraitzen dute. Arazo honetan sakontzeko, EHGAMek erakusketa hau antolatu du, fobia hauei buruzko zenbait aspektu erakusteko. Ehun bat kasu aukeratu ditugu, bere garaian bere erreperkusio mediatiko haundiagoa edo txikiagoa izan zutenak. Dokumentatuko kasu hauek zenbait egoera, jarrera eta adierazpen homofobo, lesbofobo eta transfoboak isladatzen dituzte. Eakusketa honetara hurbiltzen direnak ezingo dira axolagabe geratu, eta gutxienez kezka sortuko zaie hainbeste homosexualitate, lesbianismo eta transexualitatearen aurkako deklarazioen aurrean.
======================================================
- FILMA ******* Maiatzak 15 osteguna, 19:30 Lugaritz
- BROTHER TO BROTHER / Zuz. Rodney Evans / 2004 USA / 94 m // Perry Williams, 18 urteko gaztea, artista gay eta afroamerikarra da, Harlem Renaissance-ko azpikultura gay eta lesbikoak deskubritzen dituena, New Yorken lan egin eta ikasten duen bitartean. Artearen arloan arrakastatsu ageri da, baina Perryk mundu zuri pribilegiatu bati saldua izateari beldurra dio. Era berean, familia eta komunitatearen laguntza iheskorra agertzen da, Perryk bere ikaskide beltzen adierazpen homofobikoak jasaten bait ditu, eta baita bere aitaren errefusa eta maitale zuri batekiko erlazio etsigarria. Hala ere, Perryk ikasten du bere borroka ez dela berria, eta izpiritu artistikoa mantentzeko bere buruaren irudi indartsu bat edukitzea dela garrantzizkoena. Bruce-k, adineko gizona eta –itxuraz- inondik agertzen dena, Perry-ri Langston Hughes, Zora Neale Hurston eta Wallace Thurman-en historiak erakusten dizkio, Harlem Renaissance-ko pertsonalitate errebeldeen historiak.
INFO GEHIAGO **** MÁS INFORMACIÓN:
> http://ehgam2008.blogspot.com/2008/05/2008-maiatza-ehgam.html
> http://lascarasdelahomofobia.blogspot.com
Meneame |
del.icio.us